XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKAL HERRIKO AUZITEGI NAGUSIA. Zk-3501

EDIKTUA, 1961/94-3 administrazioarekiko auzi-errekurtsotik datorrena.

Nik, Igancio Saralegui Prietok, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salako idazkariak, ediktu honen bitartez,

Jakinarazten dut: sala honetan, 1961/94-3 zenbakiaz, Isabel Sotillo Terradillos andrearen izenean eta ordez Mikel Badiola González letratuak eskatuta, administrazioarekiko auzi-errekurtso bat izapidetzen ari dela, Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoretzaren 94-3-28ko erabaki baten aurka.

OHOko irakasleen prestakuntzako diplomatu izateko ikasketei dagokien euskerako irakasgaia salbuesteko eskaera ezetsi egin zen aipatu erabakiaz.

1961/94 zenbakia duen errekurtsoan epaimahai honek erabakitakoaren arabera eta 1998ko ekainaren 19ko probidentzia baten bidez, Isabel Sotillo Terradillos andreari dei egiten zaio hamar eguneko epean beste ordezkari batekin aurkez dadin, Mikel Badiola González jaunak ordezkari izateari uko egin baitio.

Hala egiten ez badu, errekurtso hau artxibatu egingo dela ohartarazten zaio.

Isabel Sotillo Terradillos andreari jakinarazpena eta errekerimendua formalki egiteko balio dezan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko eman dut ediktu hau.

Bilbao, 1998ko martxoaren 29a. IDAZKARIA.